Ordiziako eskuz binakako pilota txapelketa finalak
Gaur jokatuko dira Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko ligetako hiru finalak, 18:30ean hasita.
Ordiziako pilotaleku txikian jokatuko dira gaur hiru finalak, 18:30ean hasita.Emaneurre. Emaneurrek antolatutako XVIII. Eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia iritsi da amaierara. 22 bikote lehian aritu ondoren, gaur, finalak jokatuko dira, 18:30ean hasita.
Hiru final jokatuko dira, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko mailako bana. Lehenengo finala Brontzeko ligakoa izango da, 18:30ean hasita. Diez-Mendizabal eta Salinas-Goia ariko dira nor baino nor. Zilarrezko ligako finala 19:15ean hasiko da, Goñi-Gorrotxategi eta Aierbe-Aierbe bikoteen artean. Azkenik, 20:00etan, Urrezko ligakoa jokatuko da: Lacalle-Olazabal, Zarrabeitia-Lacalleren aurka ariko dira.
Emaneurrekoek aurreratu dutenez, «finalez gain jai giroa» izango dute. «Kaletako txapelketa, ikusleentzako Basabe garagardoa…» izango dira aukeran.














