Mokelak eta Tzulok jokatuko dute Ordiziako saskibaloi finala
Gaur da partida, 19:00etan, Jose Migel Barandiaran plazako saskibaloi kantxan.
Mokelak eta Tzulok jokatuko dute gaur aurtengo finala.Loinaz Agirre. Gaur, 19:00etan, Jose Migel Barandiaran plazako saskibaloi kantxan jokatuko da 42. lagunarteko saskibaloi txapelketaren final handia. Iazko bi talde finalistak iritsi dira aurten ere finalera. Asteleheneko final laurdenetan ez zen ezustekorik izan eta iazko finalistek finalerdietarako txartela ziurtatu zuten aurkariak aise garaituz: Mokela txapelduna Koljorri 103-35, eta Tzulo Txinkuri 54-25.
Finalerdian lehia estuagoa izan zen, Mokelak Sanberri 46-32 irabazi zion eta Tzulok Birrakori 48-43. Iazko Mokela eta Tzuloren arteko finalean Mokelak lortu zuen garaipena, 70-46ko emaitzarekin.













