Mokela saskibaloian ere txapeldun
Tzulori 73-45 irabazi dio Ordiziako lagunarteko saskibaloi txapelketa.
Ordiziako Jose Migel Barandiaran plazako saskibaloi kantxa jendez beteta zela jokatu zen atzo iluntzean Ordiziako 42. Lagunarteko saskibaloi txapelketako final handia.
Bi talde ziren aurrez aurre, iaz bezala: Mokela eta Tzulo.
Aurtengo finala ere, Mokelak irabazi du: 73-45. Lagunarteko futbol txapelketa ere Mokelak irabazi zuen uztailaren 12an.












