Oroith abesbatzakoak Pragatik bueltan
Uztailaren 12tik 16ra Pragan izan da Ordiziako abesbatza, Cervantes institutuak gonbidatuta.
Oroith abesbatza Pragan.Oroith abesbatza. Ordiziako Oroith abesbatzako kideak itzuli dira Ordiziara, uztailaren 12tik 16ra bitartean Pragan izan ondoren.
Espainiako Cervantes Institutuak gonbidatuta joan dira, Klementinumeko Ispiluen Kaperan kontzertua emateko.
40 urte bete ditu aurten Ordiziako Oroith abesbatzak.












