Ordiziako Urpeko igerilariak maila onean
Espainiako txapelketak jokatu dituzte Asturiasen hegats igeriketako Ordiziako Urpekoak taldeko hamabost igerilarik. Domina ugari ekarri dituzte. Taldeka, zortzigarren postua eskuratu dute.
Ordiziako Urpekoak taldeko igerilariak.Ordiziako Urpekoak. - Graxi Elosegik, bi brontze (800 Ur Azala eta 1500 Ur Azala).
- Josu Goiak: urrea (100 murgialdia) eta zilarra (200 murgialdia).
- Fernando Fernandezek, Josu Goiak, Ander Lorategik eta Patxi Justok brontzea (4×200 ur azala, senior) eta zilarra (4×100 ur azala, senior).
- Auritz De Miguel, Nicola Cavina, Markel Sanchez eta Eneko Velazquezek, 4×200 erreleboan kadete mailako Estatuko marka berria ezarri zuten (7.11.36).














