Euskal dantzak
Baztandarren festa handian parte hartu du Aurtzakak
Aurtzakako kideak Baztanen.Aurtzaka dantza taldea Beasaingo Artzaka Dantza Taldeak Baztandarren Biltzarreko ekitaldietan hartu du parte, hirugarrenez jarraian. Baztandarren Biltzarra baztandarren senidetasun jaia da eta Elizondon ospatzen da 1963tik. Baztango 15 herrietako bakoitzak eraikitako karrozekin desfile bat osatzen da eta bertan aritu ziren Aurtzakako dantzari eta musikariak, beste hainbat dantza-talde eta musikarien artean. Giroa aparta izan zen, beste behin.












