Herri kirol desafioko helduen taldea osatzeko deia egin dute Zerainen
Gazteen taldea osatuta dago dagoeneko. Abuztuaren 15ean egingo dute.

Aurtengo festetan helduen eta gazteen arteko herri kirol desafioa egiteko asmoa dute Zerainen. Abuztuaren 15erako aurreikusi dute saioa. Gazteen taldea osatuta eta bideratuta dago jada, baina helduena osatzea falta zaie, eta deia luzatu diete parte hartu nahiko luketenei. Helduen taldean parte hartu nahi duten herritarrek 684 392 920 zenbakira idatzi behar dute mezua, parte hartu nahi dutela esanez, uztailaren 29a baino lehen.