Bertso Klown saioa gaur Ordizian
Eguraldiagatik, saioaren kokapena aldatu dute eta udaletxe azpiko arkupeetan egingo da.

Gaur, 19:30etik aurrera, udaletxeko arkupeetan, Bertso Klown saioa izango da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailaren babesean. Beatriz Egizabal ariko da klown lanetan, eta Maialen Akizu, Aner Peritz eta Maider Arregi bertsotan.