San Bartolometik herrigunera, pasabidetik
Erabilgarri dago Ordizian San Bartolome eta herrigunea lotzeko egin duten lurrazpiko oinezkoen pasabidea. Igogailua ere martxan da.
Ordiziako tren geltokia eraberritzeko lanen artean, San Bartolome auzoa eta herrigunea lotu eta gerturatu dituen oinezkoen lurrazpiko pasabidea egin dute, eta dagoeneko erabilgarri dago.

















