Abiatu dira Ordiziako Klasikoko txirrindulariak
Izen aipagarrien artean ondorengoak daude: UAEtik iazko irabazlea, Jan Christen eta Italiako Giro bikaina egin duen Isaac Del Toro; Cofidisetik Jesus Herrada eta Simon Carr (2020eko irabazlea); Movistarretik Jon Barrenetxea eta Davide Formolo; eta Astanatik Diego Ulissi.

10:00etan puntuan atera dira 127 txirrindulariak Gudarien etorbideatik. Irten aurretik, Agurra dantzatu dute bi dantzarik, eta jarraian, zinta moztu dute udal ordezkariek. Aurten World Tour mailako lau taldek hartu dute parte: UAEk, Cofidisek, Movistarrek eta Astanak. Izen aipagarrien artean ondorengoak daude: UAEtik iazko irabazlea, Jan Christen eta Italiako Giro bikaina egin duen Isaac Del Toro; Cofidisetik Jesus Herrada eta Simon Carr (2020eko irabazlea); Movistarretik Jon Barrenetxea eta Davide Formolo; eta Astanatik Diego Ulissi.
Abaltzisketako bost igoeratako batean Simon Yatesek jarritako errekorra (5.37) hobetzen duen txirrindulariarentzat 1.500 euroko saria egongo da.
Ibilbide aldaketa
Klasikoaren alde teknikoari begira, ibilbide aldaketa egongo da: bost itzuliak berdinak izango dira, Abaltzisketako igoera tradizionalarekin, baina Larraizko jaitsieraren erdian, Zaldibiarako bidean eskuinera egin eta Gaintzara hartuko dute txirrindulariek. Beraz, aurten ez dute Altzo igoko.
Dena den, aurreko urteetako kilometro kopurua ez da asko aldatuko: 167km inguru. Lehenengo txirrindulariak 13:40 aldera helmugan izatea aurreikusten da.