Janitz Arellanok eraman du errekortarien txapelketako garaikurra
Marques de Saka ganadutegiko bigantxak izan dira Ordizian. Denera bederatzi errekortarik parte hartu dute, eta Janitz Arellano izan da gaurko erakustaldiko garailea.
Gaurko saioan parte hartu duten bederatzi errekortariak. Santa Ana jaietan murgilduta dago Ordizia, eta goizeko txirrindulari probaren ostean, arratsaldean, errekortarien txapelketa egin dute San Bartolomeko zezen plazan. Bederatzi errekortarik parte hartu dute eta Janitz Arellano izan da garaikurra eraman duen errekortaria. Jende ugari bildu da erakustaldia ikustera.
Hiru taldetan banatuta aritu dira lehian errekortariak, txanda desberdinetan. Ondoren, talde bakoitzeko errekortari hoberenak sailkatu dira finalera eta azkenean, Janitz Arellano izan da irabazlea.













