Joseto ta Alayak elektrotxaranga, Hatortxu Rocken
Ikusi bideoa albistean.

Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioa ospatu da Lakuntzan (Nafarroa). Larunbatean Euskal Herriko elektrotxarangen topaketa egin zuten eta bertan Urretxu eta Zumarragako Joseto ta Alayak elektrotxarangak jo zuen.
Joseto ta Alayak elektrotxaranga 2019an sortu zen. Joseto Anayak erromeria taldeko kide batzuk Hendaian presoen alde futbol-7 txapelketa antolatzen dutenekin elkartu ziren sagardotegi batean eta azken hauek elektrotxaranga bat behar zutela esan zieten. Beraiek jotzea erabaki zuten. Hurrengo kontzertua geltokietako jaietan izan zen, hilabete beranduago. Egun 10-11 kide dira.
Ikusi aurtengo Hatortxu Rock jaialdiko irudiak: