Itsasondoko jaietako frontenis txapelketan izen ematea zabalik dago
15 urtetik gorako herritarrek parte har dezakete.

Itsasondoko Udalak iragarri duenez, dagoeneko buru belarri ari dira jaiak prestatzen. Iaz, egin zen frontenis txapelketari jarraipena eman nahi diote eta aurtengorako ere antolatu dute. Irailean, partidak jolasten hasteko, taldeak antolatu nahi dira eta horretarako izen ematea egingo da. 15 urtetik gorako herritarrei izena emateko deia egin diete. Ohiko bideetatik eman daiteke izena.