Udako programazioari amaiera triki-bertso poteoarekin
Maizpidek antolatuta, Aratz Igartzabal eta Iban Urdangarin bertsolariek parte hartuko dute. 18:30ean hasiko da.

Lazkaoko Maizpideren udako programazioari amaiera emango diote gaur arratsaldean, triki-bertso poteoarekin. Aratz Igartzabal eta Iban Urdangarin bertsolariek parte hartuko dute. 18:30ean abiatuko dira, Maizpidetik.