Abuztuan zehar TAO zerbitzurik ez da izango Beasainen
TAO makina berria Oriamendi kalean.Ariane Vierbücher Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, araututako aparkalekuaren Udal Ordenantzan jasotakoaren arabera, abuztuan zehar ez da martxan egongo TAO zerbitzua, ezta Ezkiaga auzoko egoiliarren gunea ere. Bi zerbitzuak irailaren 1ean berrekingo dira.













