Bikuña kiroldegia itxita egongo da ostiralera arte
Legionellaren aurkako tratamendua egin behar dute. Larunbatean irekiko dituzte berriz ere kirol instalazioak.
Legazpiko Bikuña kiroldegia itxita egongo da gaurtik ostiralera bitartean, kirol instalazioetan legionellaren aurkako tratamendua egiteko. Urtero egiten diren lanak dira. Ur bero sanitarioko deposituak garbitu eta desinfektatu egingo dituzte, eta legionellaren aurkako tratamendua egingo dute aldageletan eta dutxetan.
Kiroldegia larunbatean irekiko dute berriz ere, hilaren 16an.













