Gabirian San Lorentzo ospatu dute, etzi hasiko diren jai nagusien atariko
Meza ospatu zuten Ugarangoikoa auzoko kaperaren inguruan, eta hamaiketakorako elkartu ziren gero herritarrak Korta jatetxean. Herriko jai nagusiak etzi, asteazkena, hasiko dira, txistularien txupinazoarekin.
Herriko jai nagusien atarian, gabiriarrek San Lorentzo eguna ospatu zuten atzo, abuztuak 10, Ugarangoikoa auzoko kaperaren aurrean.
Meza ospatu zuten lehenik kaperaren aurrealdean, 11:00etan hasita, eta ondoren, hamaiketakorako elkartu ziren herritarrak Korta jatetxean.
San Lorentzo eguna ospatu eta gero, Andra Mari eta San Roke jaietan murgilduko dira gabiriarrak. Herriko festa nagusiak asteazkenean, hilak 13, hasiko dira txistulariek botako dute txupinarekin, eta igande iluntzera arte luzatuko dira.
ARGAZKIAK: Maialen Igartzabal















