Hainbat domina irabazi dituzte Euskal Herriko segalariek Europan
Zaldibiako Almitza elkarteko kideek ez dute lortu aipamenik, baina lan bikaina egin dute.
Euskal Herriko ordezkariek hainbat domina irabazi dituzte asteburuan Alemaniako Bavaria herrialdean jokatu den Europako sega txapelketan. Emakumezkoen atalean, bigarren postua eskuratu du Hernialdeko Alaitz Imaz Tolosak, eta gizonezkoetan, Oiartzungo Manex Olaiz hirugarrena izan da. Bestalde, 14 eta 18 urte bitarteko segalarien artean, Leaburuko Izadi Arrospidek urrea irabazi du, eta Gazteluko Inge Goikoetxea hirugarrena izan da.
Euskaldunen artean, Zaldibiako Almitza elkarteko kide diren Josu Mendizabal, Migel Mari Jauregi ‘Altzo’, Beñat Aiestaran eta Maide Garmendia zeuden. Ez dute dominarik lortu, baina lan paregabea egin dute.
ARGAZKIAK: Almitza elkartea














