Andereño Rosita, bihar Maizpiden gonbidatu
Izen bereko antzezlana egingo dute barnetegian, udako programazioaren barruan.
Uda honetan ere, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera dago Lazkaon Maizpide barnetegiaren eskutik Lazkaon. Herriko eragile desberdinek, barnetegiak berak eta udalak elkarlanean egitarau zabal antolatu dute, eta biharko, antzerkia proposatu dute.
Andereño Rosita izeneko antzezlana izango da biharko protagonista. Itziar Saenz de Ojer aktore arabarrak umorezko bakarrizketa egingo du. Emanaldia Maizpideko zineman izango da, adin guztietako publikoari zuzenduta.
Maizpideren hurrengo proposamena hilaren 21erako da. Patxi Saez eta Konpainiak musika eta dantza saioa girotuko du, herriko plazan, 18:30ean hasita.













