Gabiriarrak hasi dira herria prestatzen jaietarako
San Lorentzo ospatu eta gero, bihar hasiko dira Andra Mari eta San Roke festak, eta igande iluntzera arte luzatuko dira. Auzolanean ari dira ekitaldietarako taulatua eta txosna muntatzen.
Igandeko San Lorentzo eguneko festa igarota, gabiriarrek zuzen-zuzenean dute begia jarrita bihar asteazkena hasiko diren Andre Mari eta San Roke festetan. Aurten, abuztuaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dituzte, eta herri kaskoan hasita dauden jai horietarako prestaketak. Atzo goizean, auzolanean jardun zuten ekitaldietarako taulatua eta txosna muntatzen.
Udaletxeko balkoitik txupinazoa botata eta makila jaitsita hasiko dira ofizialki jaiak bihar arratsaldean. 19:3oean izango da hitzordua. Aurten Gabiriako txistulariek izango dute jaiak hasteko ardura, oraingoak zein lehengoak. Horren ondotik, musika, dantza, kirola, tradizioa, jatekoa eta edatekoa eta festarako gogoa uztartuko dituzten orduak eta orduak etorriko dira, igande gauean Joselu Anayak taldearen dantza saioak jaiei amaiera eman arte.
EGITARAUA
Abuztuak 13, asteazkena
16:30. Umeentzako ur jolasak, eta ondoren, apar festa.
17:30. Pilota eta pala partidak, Alkainburu pilotalekuan.
19:30. Txupinazoa eta Makilaren jaitsiera, plazan. Pregoia Gabiriako lehengo eta oraingo txistulariek egingo dute.
21:00. Gazte sentitzen direnen afaria, plazan.
00:00. Ondoezik elektro-txaranga.
Abuztuak 14, osteguna
13:00. Herri kirol erakustaldi-apustua, plazan.
16:30. Umeentzat ur jolasak eta apar festa.
18:30. Bertso saioa, plazan. Eneritz Artetxe, Eneko Laskoz, Eneko Araiztegi, Sebastian Lizaso, Jone Uria eta Aitor Tatiegi,
23:00. Kontzertuak: Naxker, Malko eta DJ Txekor.
Abuztuak 15, ostirala, Andre Mari eguna
11:15. Meza nagusia.
12:00. 32.Txirrindulari igoera herrikoia, Ormaiztegitik Gabiriara.
18:00. Umeei aurpegia margotzea eta jolasak eta haurren mozorro dantza.
18:30. Bola eta toka lehiaketak. Izen-ematea 19:30 arte.
22:30. Muxutruk erromeria taldea.
00:00. Mozorro lehiaketa.
Ondoren. Muxutruk erromeria.
Goizaldean, baratxuri-zopa.
Abuztuak 16, larunbata, San Roke eguna
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Goruntz dantza taldearen saioa.
19:00. Herriko eta inguruko sagardo dastaketa eta txistor lehiaketa-dastaketa.
18:30. Bola eta toka lehiaketak. Izen-ematea 19:30 arte.
23:00. Kontzertuak: Sukena, Skabidean eta DJ Mortx.
Goizaldean, baratxuri-zopa.
Abuztuak 17, igandea, San Roke Txiki eguna
12:00. Bola, toka eta tiragoma lehiaketak, herritarrentzat.
17:00. Umeen Eguna.
19:00. Ardo beltz banaketa.
20:00. Afari merienda, plazan.
Ondoren, su artifizialak. Arratsaldean eta gauean, Joselu Anaiak musika taldea.
ARGAZKIAK: Maialen Igartzabal














