Loreak, Iparragirreren jaiotza gogoratzeko
Gaur 205 urte betetzen dira Urretxuko artista jaio zenetik, eta alkateak loreak jarri ditu hari eskainitako estatuan, omenaldi modura.
Gaur, abuztuak 12, 205 urte bete dira Joxe Mari Iparragirre Balerdi artista jaio zela, eta Urretxuko Udalak urteurren hori gogora ekarri nahi izan du, udaletxea bera kokatuta dagoen Iparragirre plazako estatuari lore eskaintza bat eginda.
Jon Luqui alkateak egin dio eskaintza, omenaldi modura.
ARGAZKIAK: Urretxuko Udala














