Beasain futbol taldeak Valle de Egues hartuko du arratsaldean Loinatz zelaian
Partida 19:30ean izango da, Loinatz zelaian. Talde txuri-urdina denboraldi berriaren prestaketan dago murgilduta,
Beasain KE futbol denboraldi berriaren prestaketan dago murgilduta, eta horretarako antolatu duen agendaren hurrengo hitzordua gaur izango du, lagunarteko partida berri batekin. 19:30ean, Valle de Egues taldearen aurka jokatuko du, Loinatz zelaian.
Aurre denboraldiko bigarren partida izango da Beasain taldearentzat. Asteburuan, Real Sociedad C taldearen kontra jokatu zuen lehena, eta 1-0 galdu zuen. Gaurkoaren ondoren, beste lau partida ditu aurreikusita:
Abuztuak 13, Valle de Egues-en aurka, Beasaingo Loinatz zelaian, 19:30ean.
Abuztuak 16, Deusto izango dute aurkari, Loinatz zelaian, 10:45ean.
Abuztuak 20, San Juanen kontra, Iruñean, 20:15ean.
Abuztuaren 30ean, Eibarren aurka, Areitio zelaian, 10:30ean.













