Itziar Reparazen lanak ikusgai, Legazpiko Jon Kruz ile apaindegian
Ilustrazioekin osatu du 'Zure ileko hodeien artean' izeneko erakusketa. Hilaren amaierara arte egon da zabalik.
Itziar Reparaz ilustratzaile nafarra, Joan Kruz ile apaindegiko erakusketa areto berezian. Zure ileko hodeien artean izenburupean, Itziar Reparaz ilustratzaile nafarraren lanak daude ikusgai azken asteotan Legazpiko Joan Kruz ile apaindegian. Erakusketa hilaren amaierara arte ikusi ahal izango da.
Iruñekoa da Itziar Reparaz, eta hiru horretako Iñigo Arista kalean iazko udazkenean ireki zuen marrazketa eta pintura akademian klaseak ematez gain, ilustrazio lanak egiten ditu aldizkarietarako eta liburuetarako.













