Zapi urdina, Gabirian gaur hasiko diren jaien ikurra
Herriko Ostuan dago salgai, 4 euroan. Jaien hasiera iragarriko duen pregoia eta makila jaitsiera, 19:30ean. Aurretik, biribilketa egin dute txistulariek baserriz baserri.
Gabirian gaur arratsaldean hasiko diren jaietako zapi urdina salgai dago Ostatuan, 4 euroan. Aurtengoa ere, urdina da.
Festen hasiera ofiziala 19:30ean da, gaurko eta lehengo txistulariek irakurriko duten pregoiarekin eta makila jaitsierarekin. Baina dagoeneko festa giroa berotzen hasita dago herrian, eta horretarako, baserriz baserri ibili dira txistulariak biribilketan.













