Zerainen ere festa usaina dago
Gaur hasiko dira Andra Mari jaiak pilota txapelketaren finalaurrekoekin eta gibel janarekin. Bihar arratsaldean emango diete hasiera ofiziala, kanpai bueltakoek eta herriko gazteek irakurriko duten pregoiak. Ondoren, larunbateko herri afariak eta mozorro desfileak eragingo dituzten zalapartak amaitu arte, festa giroak ez du etenik izango. Autobus zerbitzua izango da jaietara joateko.
Zerainen ere Andra Mari jaiak ospatzen dira, eta gaurtik larunbatera arte izango dira aurtengoak. Atzo arratsaldean ez zen berorik herrian, eta gazteak jo eta su aritu ziren lanean, jaiei begira taulatua eta eguzkiari, edo euriari aurre egiteko olanak jartzen.
Dena prest dago, beraz, Andra Mari jaietarako. Gaurko pilota txapelketaren finalaurrekoak eta ohiko gibel jana, bihar ofizialki hasiko den egitarauren atariko izango dira. Arratsaldean elizako kanpai bueltakoak eta herriko gazteek irakurriko edo abestuko duten pregoia entzun eta gero lehertuko da festa giroa.
Ondoren, eta larunbateko afari herrikoiaren eta mozorro desfileko algarak amaitu arte, ekitaldi ugariz beteriko egunak izango dira herri kaskoan. Biharamunean, herria txukuntzea egokituko da.
Jai hauetara joateko autobus zerbitzua egongo da.
ARGAZKIAK: Jokin Intxausti
EGITARAUA
Abuztuak 13, asteazkena
18:00. Pilota lehiaketan finalaurreko partidak.
21:00. Gibel jatea, Liztormendi elkartean.
Abuztuak 14, osteguna
11:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera, frontoian.
13:15. Apar festa, plazan.
14:30. Umeen eguneko bazkaria, Mandion.
16:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera frontoian, eta 18 urtez azpikoentzat bola eta mus txapelketak.
18:00. Play-back saioa, plazan.
19:30. Kanpai bueltakoak eta jai hasierako pregoia, gazte taldearen eskutik, plazako artepean.
Ondoren. Sagardo dastaketa, plazan. Lumagorri oilasko hegoak eta Lakiola baserriko txekor txistorra jateko.
23:00. Kontzertuak: Sukena, Jagoba eta Hazas eta Balantza erromeria. Amaitzeko, Liztormendi Party.
Abuztuak 15, ostirala, Andra Mari eguna
10:00. Meza nagusia.
Ondoren, txistularien goiz eresia herrian zehar.
12:00. Pilota txapelketaren finala, plazapeko frontoian.
12:30. Txakolin dastaketa eta txorizo egosia, plazan, Toberako trikitilari gaztetxoekin.
17:00. Andra Mari bola txapelketa,
18:00. Herri kirolak herritarren artean, eta aizkora desafioa.
20:00. Triki-poteoa Iker Sukia eta Aritz Markinez trikitilariekin, plazatik abiatuta.
21:30. Gazte afaria, Mandion.
23:00. Kontzertuak: Andoni Ollokiegi ea Liztormendi Pary.
Abuztuak 16, larunbata
11:30. Meza nagusia.
Ondoren, txistularien goiz eresia herrian zehar.
12:30. Dantzaldi herrikoia Solkie dantza taldearen gidaritzapean.
13:00. Herriko gaztagileen gazta dastaketa eta toka txapelketa, plazan.
19:00. Bertso-triki poteoa mozorrotuta, Ostatuan hasita. Bertsolariak Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran.
20:30. Herri afaria eta mozorro desfilea, trikitilariek girotuta.














