Gizonezko bat aurkitu dute hilda Legazpiko Gaztetxe azpi aldeko lokal batean
Familiak haren desagertzea salatu zuen asteazkenean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, heriotzaren arrazoiak argitzeko
Legazpiko Gaztetxearen azpi aldean dagoen lokal batean aurkitu dute gizonezkoa. Tere Madinabeitia Gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur goizean, Legazpiko Gaztetxearen azpialdean dagoen lokal batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den asteazkenean salatu zuten senitartekoek haren desagertzea.
Goizeko zazpiak baino lehentxeago jakinarazi diote Ertzaintzari leku horretan gorpu bat egon zitekeela. Mediku batekin bertaratu da patruila bat, eta hildako gizonezkoa aurkitu dute. Gorpua 13:30 inguruan jaso dute, eta Ertzaintzak ikerketa ireki du heriotzaren arrazoiak argitzeko.













