Lizarrustitik abiatuta, Aralarko kobetan barrena igandean
Txango gidatua antolatu du parketxeak., familiei zuzenduta. Izena eman behar da aurretik.
Sartu kobara! izenburupean, txango gidatua antolatu du Ataungo Lizarrusti parketxeak iganderako. Aralarren murgildu, eta familian bizitzeko esperientzia espeleologiko bat eskaintzen du. Zailtasun errazeko txangoa izango da.
Abiapuntua 10:00etan izango da, Lizarrustiko parketxean, eta bertan amaituko da ibilaldia. Mendiko arropa eta oinetakoak, eta frontala edo linterna eramatea gomendatzen da. Kaskoak, berriz, antolatzaileen esku dira.
Aurrez izena eman behar da 943 18 03 35 edo 688 895 069 telefono zenbakietan, edo lizarrusti@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan.
Prezioa 7 eurokoa da, eta 12 urtetik beherakoek 5 euro ordainduko dute.













