Ur txorroten parkea, larunbatean 11:00etatik aurrera zabalik
Mantentze lanak egin behar dituzte, eta ohi baino ordu bete beranduago irekiko dute.
Bihar larunbata ohi baino beranduago irekiko dute San Ignazio auzoko ur txorroten parkea, 11:00etan, hain zuzen. Legazpiko Udalak hainbat mantentze lan egin behar ditu bertan, horien artean depositua hustea eta jokoen balbulen garbiketak.
Ur txorroten parke hau asko ari da erabiltzen bero handia egiten ari den egun hauetan. Iazko udarako ireki zuen udalak, eta oso harrera izan du herriko haurren artean.
Aurtengo udarako, ekainaren 13an jarri zuen martxan, eta irailaren 14ra arte egongo da irekita. Egunero egoten da irekita, 10:00etatik 20:00etara. Parkeak bi gune ditu. Batetik, haurtxoentzako txokoa dago, eguzkitik babestuta, eta bestetik, nagusiagoena, elementu dinamikoagoekin hornituta. Denera 14 txorrota eta jolas elementu ditu, guztiak ere zirkuitu itxiko ura botatzen dutenak. Aurten ere, behin-behineko komun bat dute ondoan.













