Zegamako festak, aurten abuztuaren 22tik 26ra
Udalak kaleratu berri du San Bartolome jaien egitaraua. Süne taldeaen kontzertua, ekitaldi apagarrienen artean, abuztuaren 25ean.
Belaren jaitsierarekin hasiko dira aurten ere San Bartolome jaiak, hilaren 22an. Zegamako Udalak kaleratu berri du San Bartolome jaien egitaraua. Abuztuaren 22tik 26era bitartean izango dira aurten, hurrengo astebururako pare bat ekitaldi utzita.
Belearen jaitsierak emango die hasiera, eta herriko ikurrari agur esanda amaituko dira. Tarte horretan, ekitaldiz beteriko egunak izango dituzte zegamarrek eta Zegamara joango direnek.
EGITARAUA
Abuztuak 22, ostirala, mozorroen eguna
09:30ean: Herritarren arteko txirrindu probak (2 urtetik 13 urtera artekoentzat) eta 53. Apeaderora Igoera, Jabier Berasategiren omenez 26.a (14
urtetik gorakoentzat). Elkartu Nahi txirrindulari elkartearen laguntzarekin.
11:30ean: Kuadrillak mozorroturik plazan elkartzea TXORONGO txarangarekin.
12:00etan: Jaien hasierako “Belearen Jaitsiera”, PREGOIA , txupina bota eta jaietako zapia jartzea eta kanpai-jotzea suziriekin.
14:00etan: Kuadrillen bazkaria Elizondo plazan.
16:30 aldera: Herritarrentzat bola jokoa, Txarapeko bolatokian.
17:00etan: 46. Zegamako Futbito txapelketaren finala.
18:o0etan: Buruhandi eta erraldoien kalejira TXORONGO txarangarekin.
19:30ean: Sokamuturra, Ibarretako zelaian.
20:15ean: Mozorroen sari-banaketa. Mozorroen lehiaketan bi sari egongo dira: a) 18 urtetik gorakoentzat. b) 18 urtetik beherakoentzat. c) Bakarkako saria
21:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 3:00etara: BIDE BATEZ taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 23, larunbata
09:00etan: Tobera Musika eskolako trikitilariekin goiz eresia.
12:30ean: Herri kirolak, Jose Maiora plazan: Ugaitz Mugertza, Xabier ZAldua, Jesus Mari Mujika, Julen Gabilondo, Jose Mari Esnaola eta Udane eta Elene Ostolaza ahizpak.
12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura etxean,
13:30ean: Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupean: Nerea Ibartzabal, Iban Urdangarin, Onintza Enbeita eta Arantza Igartzabal; eta gai jartzaile, Amaia Agirre.
(Bertsolariekin bazkaldu nahi duenak, tiketak Ostatun ditu salgai)
17:00etan: Bezpera nagusiak San Bartolome ermitan
17:00etan: Puzgarriak, pilotalekuan.
18:00etan: Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupean.
19:30ean: Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekin.
21:00etan: Herri Afaria (Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d ‘Anoiako cava, aurten Vins El Cep upategiko L’Alzinar Brut Mature Reserva dastatuko da eskolako patioan.
23:00etatik aurrera: FAN&GO taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 24, igandea. San Bartolome eguna eta gazteen eguna
09:00etan: Zegamako txistularien goiz eresia.
11:00etan: San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia.
12:30eetik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura etxean.
12:30ean: Soka-Dantza Tobera Musika eta Dantza eskolako euskal dantzetako ikasleekin.
13:15ean: 2024ko San Bartolome egunetik 2025eko abuztuaren 24ra bitartean jaio diren haurrei ongi-etorria egingo zaie, ondoren, Tobera Musika Eskolako dantza taldeak Agurra dantzatuko diete haur eta familiei eta ondoren dantza-saioa herriko plazan herriko txistulariekin: •Zinta dantza •Saski dantza edo Kaskarot •Axuri beltza •Zazpi jauzi dantza •Fandango eta arin arina •Kalejira
17:00etan: Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
18:00etan: Sokamuturra Ibarretako zelaian.
18:00etan: Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
19:30:Sagardo eta sardina dastaketa.
21:30etan: 19. Gazte Afaria eta elektro txaranga Gazte Herexa elkarteak antolatuta. (Txartelak tabernetan egongo dira salgai).
21:00-22:00 eta 00:00-03:00: JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 25, astelehena. Kuadrillen eguna
09:00etan: Goiz eresia Iruñeko dultzaineroekin.
10:00etan: Urteko hildakoen aldeko Meza San Bartolome ermitan.
11:00etan: Herritarren arteko toka txapelketa. Izen-ematea 11:00etik 12:30era.
11:30ean: Txakolin dastaketa tikitilariak alaiturik eta Xabier Azurmendi, Ioritz Etxeberria, eta Oiarbide harategikoen produktuak izango dira dastagai.
12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura-etxean.
14:30ean: Kuadrillen bazkaria,eta bazkalondoan Txapela Brava taldea. Aitxuri Herri Eskolako patioan (Tiketak tabernetan salgai)
19:30ean: Buru handiak trikitilariekin.
21:00etatik 22:00etara: OSTADAR taldearekin dantzaldia plazan.
00:00etatik aurrera: SÜNE taldea plazan, eta ondoren dantzaldia Ostadar taldearekin.
Abuztuak 26, asteartea
10:00tan: Elkarteen arteko paella lehiaketa, eskolako patioan.
11:00etatik 13:00ak arte: Bizilore taldearekin, haurrentzako Bizi Jolasak.
13:00etan: Paella lehiaketako sari banaketa eta ondoren paella dastatzea.
15:30ean: Plater-tiroa Ibarretako Kanteran, Karraztarro Elkarteak antolatuta.
18:00etan: Buztintxuriko erraldoiak, herriko kaleetan zehar.
19:00etan: Haurrentzako Mikeltxi Dja.
22:30ean: Adio Beleari prozesioaren hasiera Askatasunaren Etorbidetik abiatuta.
Abuztuak 30, larunbata
09:30ean: 91. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
Abuztuak 31, igandea
10.30etan: Probintziako Bolo lehiaketa, Txarapeko bolalekuan, Belatxinga elkarteak antolatuta. (Izen-ematea 10:30etik 11:30etara).













