Bero boladaren ondoren, tenperatura freskoak eta lanbroa gaur
Abuztuaren 12a izan zen egunik beroena, eta 40 gradutik gorako tenperaturak neurtu ziren Goierrin.
Legazpiko plaza bustita lanbroaren eraginez, gaur goizean. Tere Madinabeitia Joan den astean Goierrik eta Euskal Herri osoak jasandako bero boladaren ondoren, tenperatura freskoekin eta lanbroarekin hasi da astelehena, eta joera horrekin jarraituko du eguraldiak egun osoan eta datozen egunetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez.
Iragarpen horien arabera, zerua oso hodeitsu egongo da egun osoan zehar, eta noizean behin euri txikia edo lanbroa egingo du. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi dira, eta 19 eta 21 gradu artean ibiliko dira.
Abuztuaren 12a ea 15a, egunik beroenak
Aurreko astean oso tenperatura altuak neurtu ziren Goierrin, eta abuztuaren 12a eta 15a izan ziren egunik beroenak, 40 gradutik gorako neurketekin. Abuztuaren 12an, asteartean, 41.7 gradu neurtu ziren Beasinago Estanda estazio meteorologikoan, eta 41,4 gradu Zaldibiako Amundarainen. Bi egun geroago, ostegunean, Estandak bakarrik gainditu zituen 40 graduak; 41,5º hain zuzen.












