Gabiria, hurrengo Andra Mari eta San Roke jaiei begira
Festa asteburu luzea eta intentsua izan dute gabiriarrek, joan den asteazkenean hasi eta atzo gauera arte. Balantze "oso positiboa" egin du udalak.
Festa asteburu luzea eta intentsua izan dute gabiriarrek, joan den asteazkenean hasi eta atzo gauera arte. Aurtengo Andra Mari eta San Roke jaiak joan dira, eta gaur, ajearen egunean, behin-behineko balorazio “oso positiboa” egin du udalak, nahiz eta jaien itxierako herri afarian eguraldia “pixka bat okertu zen”. Hala ere, 300 lagunetik gora eseri ziren plazan jarritako mahaien bueltan, Eusko Parrilak eskainitako afariaz gozatzeko.
Txistulariek egindako pregoiarekin hasi ziren festak joan den asteko asteazkenean, eta ordutik ez du etenik izan ekitaldi jarioak: pilota, txirrindularitza, musika, bolak, toka, dantza, herri kirolak, umeentzako jarduerak, mozorroak, eta nola ez, jateko eta edateko ugari. Atzoko afariak eta Joselu Anaiak taldearen dantza saioarekin, hurrengo urtera arte agurtu zituzten aurtengo festak.
ARGAZKIAK. Maialen Igartzabal

















