Gaztañaditxulo eta Ondarre sarituak Plentziako gazta txapelketan
Lehenengo eta bigarren saria irabazi dituzte, hurrenez hurren Bizkaiko kostaldeko herrian.
Idiazabalgo Gaztañaditxulok eta Segurako Ondarrek lehen eta bigarren saria irabazi dituzte, hurrenez hurren, atzo Plentzian. Bizkaiko herri horretan Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazten 34. txapelketa jokatu zen, eta lehen bi sariak Goierrirako izan ziren.
Hirugarren saria Munaingo Puerto de Munain gaztak jaso zuen.












