Maider Unanue aramarrak Oreindaingo txirrindulari lasterketa irabazi du
Aramako korrikalariak lehen aldiz parte hartu zuen proba honetan, baita irabazi ere ere.
Haritz Artano eta Maider Unanue, txapelekin eta sariekin.Ataria Korrika ondo egiten dakien bezala, txirringa gainean ere ona dela erakutsi zuen atzo Maider Unanue aramarrak, Orendaingo festen barruan egin zen 31. txirrindulari lasterketa irabazi baitzuen.
Alegiatik Orendainera bitartean egiten da lasterketa hau, eta lehen aldiz parte hartu zuen bertan aramarrak. Guztira 27 parte hartzaile ziren, eta gizonezkoetan Haritz Artano alegiarrak egin zuen denborarik onena (12:59), eta Unanuek 19:06 denbora egin zuen.
Lasterketaren amaieran Tolosaldeko Atariari adierazi zionez, Aramako korrikalaria ez zen atera irabazteko asmoarekin, baina «azkenean, oso gustura txapela irabazita».












