Ordizia Rugby Elkarteak Federico Ehgartner argentinarra fitxatu du
OREren aurrealdea indartzera dator. Ordiziako klubak adierazi duenez, "jokalari indartsua da kontaktuan, joko ireki ona du eta touchean espezialista da".
Ordizia Rugby Elkarteak denboraldi berrirako Federico Ehgartner argentinarra fitxatu duela jakinarazi berri du. Ordiziako klubak aurreratu duenez, OREren aurrealdea indartzera dator argentinarra.
Errugbi jokalari honek 30 urte ditu, 106 kiloko pisua eta 1,94ko altuera. Bigarren eta hirugarren lerroan jokatzen du, eta horri esker, taldearen aurrealdea indartuko da. “Jokalari indartsua da kontaktuan, joko ireki ona du eta touchean espezialista da”.












