Auzolanean garbitu dute herria Gabirian jaien biharamunean
Atzo egin zituzten garbiketa eta jasotze lanak, plazan eta inguruan.
Andra Mari eta San Roke jaiak amaitu eta biharamunean, atzo, herritar talde mardula elkartu zen Gabirian herria auzolanean txukuntzeko. Plazan eta inguruan egon zituzten garbiketa lanak, eta parte hartu zutenak taldeko argazkia egiteko elkartu ziren udaletxe azpi aldean.













