Gazte Herexak txosna jarriko du plazan San Bartolome jaietan
Larunbatetik igandera arte egongo da irekita, eta hainbat kontzertu egingo dituzte bertan.
Gazte Herexa taldeak txosna jarriko du jaietan, eta musika emanaldiak antolatu ditu bertanTere Madinabeitia “Iristear dira San Bartolome jaiak, eta gazteak ezin ginen geldi geratu!” esanez, Zegamako Gazte Herexa taldeak txosna jarriko dutela eta bertan egingo dituzten ekitaldien berri eman du. Txosna plazan egongo da, eta hilaren 23an, 24an eta 25ean egongo da irekita.
Bertan, gainera, hainbat musika emanaldi eta jarduera izango dira. Hau da egitaraua:
Abuztuak 23, larunbata
03:00 Dj Tinz
Abuztuak 24, igandea. Gazte eguna
19:00 Skapaie Elektrotxarangie
21:30 Gazte afarie
03:30 Dj Okupanda
04:30 Mixinak
05:30 Tako Yetz













