San Bartolome jaiak gerturatzen ari dira Itsason
Larunbatean hasiko dira, eta ekitaldiak datozen bi asteburuetan zehar banatuko dira.
Iazko jaietan egindako mendi bizikleta martxa.Kerman Garrakda Zubimendi Abuztuaren 2aa, San Bartolome eguna gerturatzen ari da egutegian, eta horrekin batera, baita Itsasoko jaiak ere. Larunbatean hasita, datozen bi asteburuetan ospatuko dira, ekitaldiz beteriko egitarauari jarraituz,
Ohiko egitaraua izango da aurtengoa ere, eta ez dira faltan izango pilota expres lehiaketa, mendi bizikleta ibilaldia edo paella lehiaketa bezalako klasikoak, ezta haurrentzako ekintzak ere.
Kirola, musika, jolasa eta gastronomia uztartu dituzte beste behin bost egun hartzen dituen jai egitarauan, eta larunbatetik aurrera, aspertzeko aukerarik ez da izango herrian.
EGITARAUA
Abuztuak 23 (larunbata)
11:00 Pilota express eliza atarian
14:3o Herri bazkaria
19:30 Olgetan taldea
21:00 Haragi gisatua “eltzean”
22:00 Olgetan taldea
Ondoren, herriko Xuma bikotea
Abuztuak 24 (igandea)
12:00 Meza Nagusia
13:00 Toka lehiaketa herrikoia
18:00 Ume jolasak
19:00 Txokolatada
19:15 Hodei magoa
20:30 Trigger, Eñaut Zubizarreta Mendietaren txelo emanaldia
21:30 Bokaten aukera afaltzeko
Abuztuak 29 (ostirala)
16:00 Mus lehiaketa
Abuztuak 30 (larunbata)
16:30 Mendi bizikleta trabesia
19:30 Paella lehiaketa herrikoia, eta ondoren afaria
22:30 Alaiki taldearen emanaldia
Abuztuak 31 (igandea)
11:00 Hilerrian meza
12:00 Trapalata txaranga
13:00 Herriko ondareari buruzko aurkezpena: ogi-labeak
14:00 Festen itxiera Trapalata txarangarekin













