Zegamako jaietan gaueko autobus zerbitzua izango da
Larunbatetik igandera bitarteko gauean hainbat autobus izango dira Legorretatik Zegamara joateko eta Zegamatik Legorretara itzultzeko, bidean geldialdiak eginda.
Zegaman egunez bakarrik ez, gauez ere izango da festa, eta autobus zerbitzu berezia izango da larunbatetik igandera bitartean.Tere Madinabeitia Zegamako San Bartolome jaietan autobus zerbitzu berezia izango da larunbatetik igandera bitarteko gauean Zegaman, Lurraldebusek antolatuta.
Zegamara joateko, 23:35ean, Beasaindik abiatuko da autobusa, eta ibilbide hau egingo du: Ihurre (23:45ean), Idiazabal (23:50ean), Segura (00:00etan) eta Zegama (00:10ean).
Legorretatik ere izango da autobusa Zegamara joateko, 01:10ean, 02:55ean, eta o4:30ean, honako ibilbide honekin: Itsasondo (01:13, 02:58 eta 04:32), Ordizia (01:15, 03:00, 04:35 eta 05:00), Beasain (01:20, 03:05, 04:40 eta 05:10), Ihurre (01:30, 03:15, 04:45 eta 05:15), Idiazabal (01:35, 03:20, 04:50 eta 05:20), Segura (01:45, 03:30, 04:55 eta 05:30).
Eta Zegamatik itzultzeko autobusak ere egongo dira 00:10ean, 01:55ean, 03:40ean, 05:00ean eta 06:00etan, honako ibilbide honekin: Segura (00:20, 02:05, 03:50, 05:10 eta 06:10), Idiazabal (00:25, 02:10, 03:55, 05:15 eta 06:10), Ihurre (00:30, 02:15, 04:00, 05:20, 06:20), Beasain (00:35, 02:20, 04:05, 05:25 eta 06:25), Ordizia (00:45, 02:30, 04:15, 05:35 eta 06:35), Arama (00:50, 02:35 eta 04:20), Itsasondo (00:55, 02:40 eta 04:25) eta Legorreta (01:00, 02:45 eta 04:30).05etako eta 06etako autobusak Ordiziaraino joango dira bakarrik.













