Hurrengo jaiak, Brinkolan eta Ataun San Gregorion
Abuztuko azken asteburuan ospatuko dira San Agustin jaiak Legazpiko auzoan, baita San Gregorio jaiak ere Ataunen.
Brinkolako San Agustin eliza, iazko jaietan.Tere Madinabeitia Abuztua jaiez beteriko hilabetea izaten da, eta Goierrin ere uzten dute arrastoa. Gabiriako eta Zeraingo Andra Mari eta San Roke jaiak amaitu berriak dira, Zegaman gaur murgildu dira San Bartolome jaietan, eta bihar Itsasokoak hasiko dira.
Baina jai agenda ez da asteburu honetan itxiko, datorrenean ere izango direlako festa gehiago eskualdean. Hala, Legazpiko Brinkola auzoan San Agustin festak ospatuko dituzte hilaren 28tik 31ra, eta Ataungo San Gregorion, irailaren 3ko San Gregorio egunaren bueltakoak ere bai, aurreko asteburura ekarrita.
Gainera, Zegamarrek kirol hitzorduak utzi dituzte hurrengo astebururako, eta Itsason ere izango dira oraindik festak.














