Legazpiko La Salle Eskubaloiak astelehenean hasiko ditu entrenamenduak
Deialdia egin diete senior eta jubenil mailako mutilen taldeei. Korrika eginez hasiko dute denboraldia.
Eskubaloiko kirol denboraldi berria hastear da, eta Legazpiko La Salle Klubak astelehenean ekingo die lehen entrenamenduei. Deialdia mutilen senior eta junior taldeentzat da, hau da, 2009tik aurrera jaiotako jokalarientzat.
Lehen entrenamendu horretarako hitzordua 19:30ean da, Bikuña kiroldegiko atean. Ez da aldagelarik egongo, eta kanpoan korrika egiteko zapatilekin joateko eskatu diete jokalariei.














