Ane Etxezarretak Euskal Herria Kopa irabazi du
Eibar taldearekin fitxatu du aurten futbolari beasaindarrak, eta Realari nagusitu zaio finalean, bere aurreko taldeari.
Ane Etxezarreta, goiko ilaran, ezkerretik laugarrena, taldekideekin garaipena ospatzen.Eibar Ondo baino hobeto ekin dio Ane Etxezarreta Aierbek Eibar taldeko ibiliari. Azken urte askoan Realean aritu eta gero, uda hasieran Eibar taldearekin fitxatu zuen, eta atzo lehen titulua irabazi zuen armaginekin, Euskal Herria Kopa. Eibarrek 1 eta 0 menderatu zuen Reala Dulantzin (Araba), Malen Urangaren gol bati esker.
Aurre-denboraldia bukatuta, abuztuaren 31n hasiko da ligan lehiatzen Eibarko taldea Sevillaren aurka.













