Beñat Turrientesen 100. partida Realarekin
Bartzelonako Espanyol taldearen aurka jokatu du 100. partida Realeko lehen taldearekin Beasaingo futbolariak.
Beñat Turrientes 100 zenbakidun elastikoarekin, atzo, Anoetako estadioko aldageletan.Reala Beñat Turrientes futbolari beasaindarrak atzo jokatu zuen 100. partida Realeko lehen taldearekin. Anoetan izan zen, Bartzelonako Espanyol taldearen aurka, eta titular modura aritu zen erdilaria. Realak 0-2ko aurkako emaitza berdintzea lortu zuen bigarren zatian.
Partidaren amaieran taldeko argazkia atera zuten jokalariek aldageletan. Realeko gaur egungo jokalarien artean bederatzigarren jokalaria da Turrientes kopuru horretara iritsi dena.













