Uxune Urkia bikain Tolosaldeko Arraun Klubarekin
Arraunlari idiazabaldarrak II. Getariako Ikurrina-Iparragirre 75 urte Sari Nagusia bandera irabazi du, denboraldiko bigarrena, eta bigarren bukatu du Euskotren Liga.
Uxune Urkia arraunlari idiazabaldarra, abuztuaren hasieran EITBri eskainitako elkarrizketa batean.EITB Uxune Urkia Sein (Idiazabal, 1997) Tolosaldea klubeko arraunlariak II. Getariako Ikurrina-Iparragirre 75 urte Sari Nagusia bandera irabazi zuen atzo –aurtengo bigarren bandera lortu du Tolosaldeak–, eta emaitza horrekin Euskotren Liga bigarren amaitzea lortu dute. Donostia Arraun Lagunak traineruak irabazi du liga.
Harrera egin zieten atzo arratsaldean arraunlariei Tolosako udaletxean.













