Murumendin astronomiaz gozatzeko txangoa, irailaren 6an
Arrano Kulturak antolatu du beste urte batez. Izena eman behar da aurrez.
Arrano Kulturak antolatuta, irailaren 6an Izarren Gaua ekimena izango da. Murumendira irteera egingo dute astronomiaz gozatzeko. Mandubiko Bentan egin dute hitzordua, 18:00etan. Murumendira igo eta, Aranzadiko adituen laguntzaz, zeruko izarrak eta konstelazioak ezagutzeko aukera izango da. Gaua bertan igaro eta igande goizean Usurbe Mendiko jaiez gozatzeko aukera ere izango da. Beharrezkoa den materiala norberak eraman beharko du: kataloxak, lo zakua, estera, frontala, kanpin denda, afaria eta gosaria, etab. Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman beharko du arranoingurumena@hotmail.com helbidean.













