San Joan Txiki eguna dute Olaberrian
Hamaiketakoa izan dute herritarrek eguerdian. Arratsalderako ere ekintza batzuk dituzte, eta herri afariarekin eta erromeriarekin amaituko dute eguna.
San Joan Txiki eguneko hamaiketakoa eguerdian.Laida Goiburu San Joan Txiki eguna dute gaur Olaberrian. Hamaiketakoa izan dute herritarrek eguerdian, jan-edanarekin. Arratsaldean jarraituko du jai giroak. Artilusio haurrentzako ikuskizunaren ondoren, pilota partidak izango dira, eta trikitilariek alaituko dute arratsaldea. Herri afariarekin eta Oilar Beltzak taldearen erromeriarekin amaituko dute eguna.














