
Atzo hasi ziren Ataungo San Gregorio auzoko jaiak. Asteburuaren ondoren, San Gregorio eguna ospatuko dute asteazkenean.

Hamaiketakoa izan dute herritarrek eguerdian. Arratsalderako ere ekintza batzuk dituzte, eta herri afariarekin eta erromeriarekin amaituko dute eguna.

Emaneurreren Euskarari Eguneko bazkaria irailaren 6an da, eta jubilatuena 7an. Irailaren 5etik 14ra bitartean dira Euskal Jaiak Ordizian.

Markak hausten jo eta su ibili da azken urteotan Zuhatz Sukia pisu jaurtitzaile ataundarra; bere lanerako grinak eta diziplinak emaitza erakargarriak ekarri dizkio. Espainiako txapelduna da.

Joseba Rezola pasealekuan auto batek sua hartu zuen atzo arratsaldean.

Ekeko el Perro ordiziar musikariak ‘Camino D Regreso’ diskoa kaleratu berri du. Salmentatik ateratako dirua giza laguntzako elkarteen artean banatuko du.

Igande eguerdian herriko ondareari buruzko aurkezpena egingo dute Anttoni Okarizek eta Pilare Muxikak. "Gure ekarpena da ondarea kontserbatzeko, eta herritarrak gogoz egoten dira, baita kanpotik etortzen diren itsasoar asko eta asko ere", azaldu du Muxikak.

Afizionatu mailako proba bana jokatuko dira asteburuan Zegaman eta Beasainen. Zegaman zortzi goierritar ariko dira lehian, Beasainen zazpi.

Obrak atzeratu egin dira, baina azkenean irailaren 1ean irekiko ditu ateak Bikuña kiroldegiko instalazioak. Kanpotik zuzeneko sarbidea izango du.

Datorren asteartean elkartuko dira kadeteak eta infantilak Bikuña kiroldegian, 17:30ean, lehen entrenamendua egiteko. Ondoren, senior eta jubenil taldeko neskeen txanda izango da, 19:30ean.

Irailaren 10ean izango da, elkartean bertan, aurrez izena emanda. Dastaketa ere egingo dute.

San Gregorio festak Ataunen, San Bartolome festak Itsason, San Agustin festak Brinkolan, San Joan Txiki ospakizuna Olaberrian, bisita eta esperientzia gidatuak... Ikus agenda albistean.