Goierritarrak podiumean Valle de Tena Trail-en
Gaur, Endika de las Heras beasaindarrak hamaika kilometroko lasterketa irabazi du eta Mikel Auzmendi ataundarrak hogei kilometroko lasterketan bigarren egin du. Atzo, Ainhoa Itxausti segurarrak maratoi distantziako proba irabazi zuen.
Endika de las Heras gaurko lasterketan. Abuztuaren 29an, 30ean eta 31n, mendi lasterketak lehiatzen ari dira Valle de Tenan (Aragoi), distantzia ezberdinetan banatuta. Goierriko hainbat korrikalari bertan izateaz gain, emaitza esanguratsuak eskuratzen ari dira.
Gaur goizean, esaterako, Endika de las Heras beasaindarrak garaipena eskuratu du 11 kilometroko eta 620 metroko desnibel positiboa duen proban. Ordu eta 26 minutuko denboran osatu du ibilbidea lasterkari gazteak. Mikel Auzmendi ataundarra, berriz, bigarren helmugaratu da 20 kilometro eta 1230 metroko desnibel positiboko lasterketan. 2 ordu, 3 minutu eta 14 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko.
Atzo, berriz, Ainhoa Intxausti segurarrak irabazi zuen emakumezkoen 42,5 kilometroko eta 3.500 metroko desnibel positiboa zuen maratoia. Guztira, 7 ordu, 17 minutu eta 31 segundo behar izan zituen helmugara iristeko.
ARGAZKIAK: Trail Valle de Tena (@trailvalledetena)


















