Ogi-labeak hizpide izan dituzte Itsason
Herriko ogi-labeak katalogatu, ze egoeratan dauden ikusi eta ze funtzio bete duten aztertu dute Anttoni Okarizek eta Pilare Muxikak. Herritar ugari bildu da ekintzara eta udaletxeko ganbara txiki gelditu da.
Pilare Muxika ogi-labeen inguruko aurkezpenean. Abuztuaren 23an eta 24an, eta abuztuaren 29tik 31ra San Bartolome jaiakospatzen ari dira Itsason. Goizeko hamaiketan eman die hasiera egunari, hilerrian egin den mezarekin. Ondoren, Trapalata txarangak herria alaitu du. Eguneko ekintza nabarmenena 13:00etan izan da, Anttoni Okarizek eta Pilare Muxikak herriko ondareari buruzko aurkezpena egin dute. Urtero ondare elementu bati buruzko azterlana egiten du bikoteak, eta aurtengoan, ogi-labeen inguruan hitz egin dute. Herritar ugari bildu da ekintzara eta udaletxeko ganbara txiki gelditu da.
Okarizek eta Muxikak Itsason dauden ogi-labeak izan dituzte aztergai azkeneko aldi honetan. Herrian bertan daudenak katalogatu, ze egoeratan dauden ikusi eta ze funtzio bete duten aztertu dute. Baserriz baserri egin dute errepasoa, eta horietan gelditzen diren aztarnak, etxekoen oroitzapenak eta beste zenbait daturen inguruan aritu dira. Gainera, adierazi dute oraindik bi okin ere badaudela Itsason: Goiti eta Hariztizabal.
Gaurko ekintzekin emango diete itsasoarrek amaiera San Bartolome jaiei.













