Araman, Gap eta pilates
Aramako Udalak bi kirol jarduera antolatu ditu: astelehen eta asteazkenetan gap, eta astearte eta ostegunetan, Pilates. Izena emateko azken eguna irailaren 10a da.
Aurten ere, Aramako Udalaren ekimenez, aramarrek herrian bertan bi kirol jarduera egiteko aukera izango dute.
Gap: astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era bitartean.
Pilates: astearte eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era.
Ikastaroen prezioa 30 eurokoa da, eta hilero kontu korrontetik kobratuko dena. Irailaren 10era bitarteko epea dago izena emateko, izen-emate orria bete, sinatu eta udaletxeko buzoian utzita. Izena ematean ikasturteko konpromisoa hartzen dute partaideek, hau da, ekaina bitarteko ordainketak kobratuko dira.
Aramako Udalak jakinarazi duenez, ikastaroak aurrera atera ahal izateko, gutxieneko zortzi lagun eskatuko dira ikastaroko. Taldeak osatuz gero, ikastaroak irailaren 15an hasiko dira.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako, 943 88 11 70 edo 943 88 07 39 telefonoetara deitu behar da.













