El Salvador errugbi taldeak Amaia Erbina fitxatu du
Australiako Brisbaneko West Bulldogs Rugby taldean urtebete egin ondoren, Valladolideko taldearen "fitxaketa izarra" da Erbina ordiziarrarena.
Australian aritu da azken urtean Amaia Erbina ordiziarra. Valladolideko (Espainia) Colina Clinic El Salvador errugbi taldeak Amaia Erbina errugbilari ordiziarra fitxatu duela iragarri berri du. Azkeneko denboraldia Australiako Brisbaneko West Bulldogs Rugby taldean aritu ondoren, Espainiako Ligan lehiatuko da Erbina. El Salvador taldearen esanetan, “fitxaketa izarra” da Erbinarena, eta lehiatuko dituzten lau lehiaketak irabazi nahi dituzte: Espainiako Superkopa, Iberica Kopa, Liga Iberdrola eta Erreginaren Kopa.
El Salvadorreko kirol zuzendariaren esanetan, “azken urteetako jokalari onenetako bat da, balioaniztuna, erdian joka dezakeena, hegal gisa eta atzelari gisa ere bai, oso ona bata bestearen aurka, eta bere esperientzia plus bat izango da konpromiso garrantzitsuei begira, non funtsezkoa izango den hainbeste ezagutza dituen norbait edukitzea”.













